Udalaren agurra

Ongi etorri guztioi Larrabetzuko Udalaren webgunera, non gure herriari buruzko eta Udal jardueren inguruko informazio zabala aurkituko duzuen. Izan ere, horixe da www.larrabetzu.eus  gunearen asmo nagusia, larrabetzutarrei zein bisitariei ahalik eta informazio zein zerbitzurik zabalena eskaintzea.
Jakitun gara gaur eguneko gizartean komunikazioak duen garrantziaz, zertan ari garen eta zer eskaintzen dugun plazaratzearen beharrizanaz. Horregatik, eta gure kudeaketa eredua transparentzian eta parte hartzean oinarritzen delako, webgune honen zerbitzu publikoa indartzea da gure asmoa. Erabiltzaileak zuzenean ezagutuko ditu udalerriko azken berriak, udaletxearen funtzionamendua, herritarrei eskaintzen zaizkizuen zerbitzuak, udalerriko historia, jaiak eta ondarea.

Aurrera begira, webguneak zerbitzu osatuagoa eskaini ahal izateko lanean ari gara, hainbat tramite sarearen bidez burutu ahal izateko aukerak aztertzen. Pausoz pauso jarraituko dugu orri hau hobetzen eta komunikaziorako bideak indartzen. Sare sozialak erabiltzea indartuko dogu.

Besterik gabe, ongi etorri eta agur bero bat.

Larrabetzuko udala

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Biscaytik