Hirix. Parte hartu Larrabetzun.

 
Tresna hau A3R Consulting enpresak garatua da. Herritarrekin komunikatzeko Udalak dituen baliabideen barruan kokatzen da: Udal webgunea, sare sozialak, hileroko aldizkaria, informazio panelak, postontzietan informazioa banatzea… 

INFORMAZIOA
Batetik, informatiboa da: Albisteak, ekitaldiak, oharrak, puntu eta zenbaki interesgarriak, dendak, elkarteak eta klubak, aurrekontua eta organigrama…

Herritar bakoitzak aukeratu egin ditzakeela bere interesekoak izan daitezkeen gaiak eta horien inguruko informazioa soilik jasoko duela.

GERTAKARIAK, IRADOKIZUNAK.
Berritasun nagusia alerta edo gertakarien bidalketa da. Aplikazioaren bidez gertakaria azaldu eta argazkiak erantsi daitezke, baita geolokalizazioa eman ere. Une horretatik aurrera egiteko bat sortzen da Udalari dagokion arloan, eta dagokion pertsonarekin harremanetan egon daiteke zalantzak argitu, gaiari buruzko informazioa eman eta gertakariaren egoeraren berri emateko (emanda dagoen, bidean edo amaituta dagoen). Iradokizunek ere prozesu hori jarraitzen dute, baina kasu horretan bozkatu egin daitezke.

IOS eta Android-erako deskargatu daiteke, hizkuntza anitzetarako, sare sozialetan integratuta dago, doakoa da eta edozein udaletarako balio dezake.