Aurrekontuak 2016

Lehenengo eta behin, onartu behar dugu berandu hasi garela 2016ko aurrekontuak egiten. Autokritika honek erabili behar dugu datorren urtean prozedura aldatu ahal izateko oinarri gisa.

Aurrekoa kontuan hartuta, aurten ahalegin berezia egingo dugu 2016ko aurrekontuak arlo guztietako erakundeekin lantzeko, mahaiaren gainean gastu-atal guztiak jarriz. Lehenik, 2015eko datuak aztertuz eta gero2016rako proposamenak jasoz.

Hona hemen datozen hilabeteetan jarraituko dugun gidoia:

1. ARLOKAKO BATZARRAK
Aurretik arloka azkenengo urtean egon diren aurrekontuen zehaztapenak elkarte guztien eskuetan egongo da. Batzar honen helburua, 2015. urteko kontuak aurkeztu eta elkarteen iritziak eta proposamenak jasotzea da.

  • Azaroak 17 Pleno Aretoan, arrastiko 7etan Nekazaritza, Ingurugune eta Garapen Ekonomikoa.
  • Azaroak 17 arrastiko 8etan kirola.
  • Azaroak 20 Eliren Tabernan, arrastiko 19.00etan  Elexalden auzoko herritarrakaz.
  • Azaroak 24 Pleno aretoan, arrastiko 7etan Kultura, Euskara, Hezkuntza, Jaiak, Aranzadi eta abar.

2. PROPOSAMENAK BATU

  • Azaroak 30 Angulerin, 19.30ean.

Arloen artean egon diren proposamenak elkar-konpartzitzea helburua da.

PROPOSAMEN BERRIAK!

3. TXOTX KAFEA

  • Abenduak 10.

Herritar guztieei bideratutako deialdia egingo da. Arloka egin diren batzarretan jasotako proposamenak landu. Datorren urterako inbertsioak ikusiko dira.

UDALAN, TALDE  POLITIKOAK: LANDU AURREKONTUAK EGINDAKO PROPOSAMENAKAZ

4. HERRI BATZARRA

  • Urtarrilak 14

Batzar honetan aurreko prozesu guztian egon diren proposamenak landuz, aurrekontu txostena, aurkeztuko da. Batzarraren helburua aurrekontuen azkenengo dokumentuaren oneritzia jasotzea izango da.