Larrabetzuko Txokoa

 

40 lagunek otordua egiteko behar den ontziteria dago txokoan (mahai tresnak, baxera, beirateria, sukaldeko ontziteria...). 

  • Mahai tresnak, platerak, argia, ura eta gasa Udalaren konturakoak izango dira.
  • Mahai zapiak, ezpainzapiak, eta ontziteria eta lokala garbitzea, berriz, erabiltzaileen konturakoak izango dira. 
  •  ERRESERBA EGINDA, EDOZEIN ERRAZOIRENGATIK EZ BADA LOKALA ERABILTEN, EZ DA DIRUA ITZULIKO
    Txokoaren arauak (PDF 400KB)

Oharra

 

ABUZTUAN ETA IRAILEAN, osasun eta segurtasun arrazoiengatik, Txokoa itxita egongo da. Osasun egoeraren bilakaeraren arabera, Txokoa irekiko dogu.

 

Erreserbak

Nola egin?
1.-Idatzizko eskaera baten bidez:
  • Eskari orria aurkeztuta udal bulegoetan
  • Erreserba INPRIMAKIA betez

2.- Behin erreserba baieztatu ondoren, 24 orduko epearen barruan, erreserbaren arduradunak dagozkion tasak ordaindu beharko ditu, edo udaletxean edo BBKren kontu zenbaki honetara transferentzia eginda: 2095 0046362046000048.

3.- Ordainketa egin ondoren, ordain-agiria Udaletxeko bulegoetara eramango da, edo agiria eskaneatuta bidali e-mail honetara: udala@larrabetzu.eus


ADI!
  • Eguneratzeak 14:00etan egingo dira webguneko egutegian.
  • Ezin izango da erreserba egin, hilabete baino gehiago falta bada.
  • Eskaera bat baino gehiago badago, egun berean erreserbartzeko txokoa, zozketa bat egingo da eguerdiko 13:45etan. Udalak jakinaraziko dau emaitza eta gero eguneratuko da web gunea.  

    Erreserba egutegia (PDF 77,1KB)