5.02. Kirol-jarduerak egiteko diru-laguntzen eskaera eta haien justifikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Larrabetzun jarduten duten eta edozein udalerritakoak diren irabazteko asmorik gabeko elkarteek diru-laguntzak eskatzea.

Nork eskatu ahal du?

Mota honetako jarduerak edo programak garatu nahi dituen irabazteko asmorik gabe edozein pertsona fisikok edo juridikok, publikoa nahiz pribatua izan.

¿Noiz eskatu daiteke?

  • Emateko: Interesdunek eskaria aurkezteko deialdian zehatzutako epea izango dute eta inoiz ez da hilabete bateko epea baino gehiago izango, deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. 
  • Justifikatzeko: Deialdian adierazten den epea baino lehen.

Eskaera eredua

  • Diru-laguntza eskatzeko: (DL-001-00 eredua) 
  • Diru-laguntza justifikatzeko: (DL-002-00 eredua)

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hiru hilabete. 
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Kirola

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra dena. 
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onetsi duena. 
  • Larrabetzuko Udaleko Kultura Arloan Aritzen diren Elkarteei Diru-Laguntza emateko Zuzentaraua jasotzen duen Ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. 
  2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea. 
  3. Eskabidea Kultura Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Diru-laguntza emateko prozedura:

    1. Eskabideak balioztatzea deialdiaren oinarri arautzaileek ezarritako irizpideen arabera.
    2. Emakidaren proposamena, txosten bidez egina.
    3. Alkatearen Dekretua, emango diren zenbatekoak onesten dituena.
    4. Erakundeei edo interesdunei emakidaren jakinarazpen idatzia bidaltzea.
  • Diru-laguntza justifikatzeko prozedura:
    1. Kultura Sailak egiaztagiriak berrikustea, deialdiaren oinarri arautzaileetan ezarritako edukiei jarraiki.
    2. Onesteko proposamena, txosten bidez egina.
    3. Eskabidea Ogasun Sailera bidaltzea, ikustatzeko.
    4. Erakundeei edo pertsona interesdunei onespenaren jakinarazpen idatzia bidaltzea.

Oharrak

  • Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpen ebazpenarekin diru-laguntzaren %70 ordainduko zaio eta gainerako %30a diru-laguntza justifikatzerakoan kobratuko du. 
  • Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak emango, Sailak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki. 
  • Argibide gehiago web orri honetan: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx
  • Honekin batera inprimakiak jaso dira.