5.04. Larrabetzuko Putzu Septikoen Garbiketarako Diru Laguntza eskaera eta haien justifikazioa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hondakin uren saneamendurako putzu septikoa edo araztegi baliokidea garbitu behar duten udalerriko eraikinei diru-laguntza emateko eskaera. Diru-Laguntzaren deialdiaren aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako garbiketak finantzatuko dira.

Nork eskatu ahal du?

Saneamendu sarearen ordez putzu septikoak edo araztegi baliokideak instalatuta dituzten Larrabetzuko herritarrak, horiek saneamendu sare orokorrera konektatzeko aukerarik izan ez dutelako. Baita horien ordezkariek.

¿Noiz eskatu daiteke?

Diru-laguntza hau hilabeteko epean eskatu beharko da diru-laguntza honen deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera eredua

Eskabide-orria DL-003-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hiru hilabete. 
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Diru-Laguntza

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra dena. 
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onetsi duena. 
  • Larrabetzuko Putzu Septikoen Garbiketarako Diru-Laguntzen Oinarriak onartzen dauzen ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. 
  2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea. 
  3. Eskabidea Hirigintza Arlora bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dagokion txostena egitea. 
  2. Interesdunari ebazpenaren berri ematea. 
  3. Dagokion zenbatekoa ordaintzea.

Oharrak

Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, Arloak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.