8.06. Udal-hilerrian lur emateko eta, hala behar denean, horma-hilobia emateko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal hilerrian gorputz-hilobiratzeko eskabidea, eta hilobi eskubidearen esleipena. Hilobi, horma-hobi, hobi komun, hezurtegi eta kolunbarioen esleipena, kasu guztietan, emakida bidez gauzatuko da.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak. Horma hobirik (nitxo propiorik) eduki gabe lur emateko eskaera eginez gero, hildakoak Larrabetzun erroldatuta egon beharko du.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00 hurrengo hauek barneratuz:
    • Lur emateko eskabide-orria (horma-hobirik eduki ezean, eskabidea bikoitza izango da, horma-hobiaren emakida ere sartu beharko baita). 
    • Erregistro Zibilak egindako “Ehortzeko Lizentzia” aurkeztu beharko da Udalean. 
    • Horma-hobia edukiz gero, hobiari dagokion jatorrizko titulua edo haren kopia aurkeztu beharko da. 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

  • Tarifa bat ezarriko da hilarri, uztai eta zenbakien kostuagatik. 
  • Horrez gain, aipatu prezioari ehorzketa gastuak gehituko zaizkio.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: Lur emateko baimena unean bertan ematen da. 
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 2263/1974 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Hiletarako Osasun Poliziaren Erregelamendua onetsi duena 
  • 267/1992 Dekretua, urriaren 6koa, gorpuak garraiatzean bete beharreko osasun baldintzei buruzkoa dena. 
  • 178/2002 Dekretua, uztailaren 16koa 
  • Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea hartzea eta agiriak egiaztatzea. 
  2. Tasaren likidazioa eta baimenari edo baimenei buruzko ebazpena batera jakinaraziko dira. 
  3. Lur emateko baimena unean bertan ematea. Agiri hori aurkeztea aski izango da hobiratzeko, baina ohartaraziko da, behin lur eman ondoren, Erregistro Zibilak egindako “Ehortzeko Lizentzia” aurkeztu beharko dela Udalean.

Oharrak

Eskubidea 10 urterako ematen da nitxoen kasuan, eta 99 urterako hezurtegi eta kolunbarioen kasuan. Epe hori igarota, gorpuzkiak hobi komunera eramango dira inolako kosturik gabe, edo gorpuzkien hezurtegi nahiz kolunbario batera eraman ahal izango dira, behar bezala eskatu eta tasa ordaindu ostean.