1.04. Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Larrabetzuko Udalak bere zereginak betez lortu duen informazioa eskatzea ahalbidetzen du.
Pertsona fisiko zein juridikoak informazio hori eskuratzeko eskubidea dute, eskaera justifikatu edo interes legitimorik egiaztatu gabe; nahikoa da eskatutako informazioaren deskribapen zehatza.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00: Eskatzailearen identitatea, eskatzen den informazioa, harremanetarako helbidea (ahal dela, helbide elektronikoa), jakinarazpenak egiteko, eta, hala bada, eskatutako informaziorako sarbiderako nahiago den modalitatea.
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Telefonoz.
  • c) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • d) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx 

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Informaziorako sarbidea ematen edo ukatzen duen ebazpena hilabeteko epean jakinaraziko da. Epe hori beste hilabetez luzatu daiteke, informazioa oso konplexua edo bolumen handikoa bada. Epea hilabetez luzatzen dela eskatzaaileari jakinaraziko zaio 
  • Administrazioak ez badu erantzunik ematen, informazioaren sarbidea ukatu dela ulertu behar da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
  • Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legea.
  • 1978ko Espainiako Konstituzioa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Aurkezpen agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
  3. Espedientea dagokion sailera bidaltzea.
  4. Eskatutako informazioa eskura jartzeko egin beharreko barneko izapideak egitea.
  5. Informazioa ematea.

Oharrak

Betiere eskatzaileari jakinaraziz, epea eten egiten da:

- Eskatzaileak eskabidea gehiago zehaztu behar duenean. 10 eguneko epea du eskabidea zehazteko eta eratzuten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko da.

- Eskatutako informazioak hirugarrenen eskubide edo interesetan eragina duenean. Hirugarren horiek 15 eguneko epea dute alegazioak egiteko eta alegaziaok jaso arte edo 15 egunak igaro arte, epea eten egiten da.