3.09. Jarduera Sailkatuen Titulartasunaren aldaketa jakinaraztea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalari jakinaraztea jarduera sailkatu baten titulartasuna aldatu dela, hartara, Administrazioak ikuskaritza- eta kontrol-lana egin ahal izan dezan, eta lehen titular-lanetan aritzen zena erantzukizunetatik salbuesteko.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Jakinarazpen idazkia, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritako zenbatekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: jakinarazpenak ondorioak sorraraziko ditu aurkezten den unetik aurrera. 
  • Legezko gehieneko epea: ez da behar.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 3/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesten duen Lege Orokorra denak, 55.2 artikuluan ezarritakoa 
  • 7/2012 legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz 2016/123/EE direktibara egokitze aldera. 
  • Toki Korporazioetako Zerbitzuen Arautegia, 1955ko ekainaren 17ko Dekretuz onartua.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Jakinarazpena jasotzea eta emandako datuak egiaztatzea. 
  2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran. 
  3. Tasaren autolikidazioa egitea, programa informatikoa erabiliz; ordainketa-gutuna jaulkitzea, eta eskatzaileari ematea, sarrera egin dezan. 
  4. Hirigintza eta Ingurumen Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Bat ere ez