3.06. Partzelazio- eta zatiketa-lizentziak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpen-izaerako administrazioko baimen hauek desberdinak dira lurzoruaren arabera, eta lur-zatiak, orubeak, finkak edo lursailak zatitzeko aukera ematen dute. Partzelazio-lizentziak hiritar-lurzoruen gainekoak dira eta zatiketakoak, berriz, landa-lurzoruaren edo urbanizaezinaren gainekoak.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  1. Eskaera-orria, eta, bertan, finkaren azalera osoa eta bereizi nahi den finkaren azalera osoa adierazita eta azalduta. HB-001-00
  2. Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00
  3. Jabetza-eskrituraren fotokopiak.
  4. Aukeran, kokapenaren planoa eta zatiketaren planoa (nolanahi ere, udal zerbitzuek katastro-planoa sartuko dute).

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Izapideari dagokionez, Hirigintzako lizentziak emateko udal esku-hartzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritako zenbatekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat ez datorrenean izan ezik. 

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ordainagiria
  • Txostena
  • Oraingo egoeraren Planoak
  • Partzelazioko Planoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 2/2006 Legea, Lurzoru eta Hirigintzari buruzkoa dena, 38tik 40ra bitarteko artikuluak, eta 207. Artikulua eta ondokoak.
  • Larrabetzu Antolatzeko Plangintza Orokorreko 151. eta 155. artikulua, etab.
  • 19/1995 Legea , uztailaren 4koa, nekazaritzako ustiakuntzei buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
  3. Espedientea Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta proiektua aztertzea, hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion ikertua. Tartean dauden beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, administrazio horiei eskaera egin.
  2. Arkitektoak txostena egitea eta legezkotasunaren txostena prestatzea.
  3. Ebazpenaren Jakinarazpenarekin batera, Hirigintzako lizentziak emateko udal esku-hartzeagatiko tasa likidatuko ditu eta jakinarazpena bidaliko du.

Oharrak

Lizentzia emango da baina dagokion egintza gauzatu dela dioen eskritura publikoa Udalean aurkezteko baldintzapean; hori, bestalde, lizentzia eman eta hurrengo hiru hilabeteen barruan egin beharko da; aurkeztu ezean, lizentzia iraungiko da.