3.13. Obra, Instalazio eta Eraikuntzari loturik dauden jardueren ondorioz, hesi, aldamio, karga-jasogailu, edukiontzi edo antzekoak jartzeko lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lizentzia hau ematen da jabari publikoaren aprobetxamendu bereziagatik, eraikuntzako aldamio, hesi, karga-jasogailu kontainer, punta, asnila edo antzekoak jartzeko, obra-lizentziarekin batera edo horretatik aparte.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Jakinarazpen idazkia, behar bezala beteta. HB-001-00
    • a) Erabili nahi den jabari publikoko zati edo gune zehatza eta horren azalera, horretarako plano xehekatua aurkeztuz.
    • b) Jarri nahi diren instalazioetako unitateen mota, ezaugarriak, materialak eta kopurua
    • c) Lortu nahi den aprobetxamenduaren geldialdi-denbora eta –ordutegia.
    • d) Erantzukizun Zibileko Asegurua.
    • e) Instalazioko eta segurtasuneko proiektu teknikoa, langile tekniko eskudunek egina.
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia denez, tasaren mende egongo da, indarrean dagoen udal ordenantzak finkatzen dituen zenbateko desberdinen arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete bat.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Aldeko bideragarritasun txostena
  • Ordainagiria
  • Obra Lizentzia
  • Solairuko Planoa
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legeraen 84. artikulua eta horrekin datozenak.
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/ 1986 Errege Dekretua).
  • 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta aurkezpen-agiria ematea.
  2. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dagokion txosten teknikoa egitea.
  2. Baimena edo lizentzia emateko egintza eta interesdunei jakinarazpena bidaltzea.
  3. Azkenik, Udalak tasa likidatu eta jakinarazpena bidaliko da.