3.02. Obra handietarako lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Adierazpen izaera duen baimen administratiboa. Eraikuntza obrak eta instalazioen jartzeak burutzeko gaitasuna ematen du; baita, eraikin edo instalazioaren konfigurazio arkitektonikoa edo egitura ukitzen duen eraikin eta instalazioen handitze, birgaitze eta mantenu obrak burutzeko.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Eskaera orria, behar bezala beteta. HB-001-00
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00
  • Tekniko eskudun batek izenpetutako proiektu teknikoa, behar bezala ikus-onetsita. 
  • Kasuan-kasuan ezar daitezkeen legeek eskatzen dituzten aurretiazko baimenak. 
  • Jabari publikoa hartu edo erabili behar bada, dagokion emakida.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Izapideari dagokionez, Hirigintzako lizentziak emateko udal esku-hartzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa. Horrez gain, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga ordaindu beharko da.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: bi hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, betiere, hirigintzako edo lurraldeko antolamenduarekin bat badator.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Aldamio eta garabientzako ziurtagiri teknikoa
  • Ordainagiria
  • Partzelazio Lizentzia
  • Txostena
  • Beste administrazio batzuen konkurrentziaren ondorioz emandako baimena
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Segurtasun eta garbitasun baldintzak betetzen dituen egiaztagiria
  • Planoa 1:250 eskalan
  • Oraingo egoeraren Planoak
  • Baldintza-agiria.
  • Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207. artikulua eta hurrengoak
  • 112/2012 DEKRETUA, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duena. 
  • Larrabetzu Antolatzeko Plangintza Orokorreko VII. Tituluko 2 eta 3. kapituluak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran. 
  3. Espedientea Hirigintza Arlora bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidea eta proiektua aztertzea, hirigintzako araudiari ondo egokitzen zaion ikertuta.

    Tartean dauden beste administrazio publiko batzuek txostena nahitaez egin behar badute, administrazio horiei eskaera egin.

  2. Arkitektoak txostena egitea eta legezkotasunaren txostena prestatzea.
  3. Eskaerari buruzko ebazpena ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.

    Ebazpenaren Jakinarazpenarekin batera, Udalak Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zerga eta Hirigintzako lizentziak emateko udal esku-hartzeagatiko tasa likidatuko ditu eta jakinarazpena bidaliko du.

Oharrak

  • Dagokion baimena eskatu behar da aldamio edo obrako osagarrizko elementuekin bide publikoa okupatu behar denean.
  • 112/2012 Dekretuaren 4 artikuluko bermea ordaindu beharko da.