Udal-agiritegiko fondoen kontsulta

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez interesdunak udal-agiritegiko fondoak kontsultatzeko aukera izango du.

Prozedura honentzat indarrean dagoen ordenamendu juridikoak herritarren sarrera bermatzen du udal-agiritegietara, legeak mugatzen dituen salbuespenekin. Agiri publikoak ikusteko eskubideak agiri horien kopiak eta egiaztagiriak lortzeko aukera ematen du.

Eskabidea betetzean, interesdunak ikusi nahi duen agiria zein den adierazi beharko du.

Eskaera jaso ondoren eskatutako agiriak erabilgarri daudela egiaztatuko da eta, eskaera onartzen bada, dokumentuen kopiak eskabidean adierazitako helbide elektronikora bidaliko dira.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Ogasunak arautzen dituen Legearen testu bateratua onartzen duen martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua.
  • Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorra
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Diru-bilketarako Araudi Orokorra onartzen duen uztailaren 29ko 939/2005 Errege Dekretua
  • Artxibo Zerbitzuetako Araudia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kultur Ondarea erregulatzeko Arauak onartzen dituen azaroaren 21eko 232/2000 Dekretua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren Antolamenduari eta Funtzionamenduari buruzko uztailaren 22ko 174/2003 Dekretua.
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.