7.01. Goikoelexaldeko Udal-Txokoa Erreserbatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Goikoelexaldeko Udal-Txokoaren erabilerarako erreserba egitean datza.

Nork eskatu ahal du?

Larrabetzun Erroldatuta egon eta 18 urtetik gorakoak diren edozein biztanlek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • 1. Idatzizko eskaera baten bidez:
    • Eskari orria aurkeztuta udal bulegoetan ESK-001-00
    • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00
  • 2. Webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx
    • Erreserba Inprimakia betez.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasen ordenantza arautzailearen G) Epigrafean ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da ordaindu beharrekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: Eskaria egiten den egun berean ebatziko da (13:45etan eskariak aurkezteko ordua bukatzean).
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: ez dago horrelakorik.

Ardura daukan unitatea

Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez da behar.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Eskaeraren Ebazpena.
  3. Behin erreserba baieztatu ondoren, 24 orduko epearen barruan, erreserbaren arduradunak dagozkion tasak ordaindu beharko ditu udaletxean edo BBKn, kontu zenbaki honetara transferentzia eginda: 2095 0046362046000048.
  4. Ordainketa egin ondoren, ordain-agiria Udaletxeko bulegoetara eramango da, edo agiria eskaneatuta bidali e-mail honetara.

Oharrak

  • Erreserba egiteko herriko 18 urtetik gorako biztanlea izan beharko da.
  • Eguneratzeak 14:00etan egingo dira webguneko egutegian.
  • Ezin izango da erreserba egin, hilabete baino gehiago falta bada.
  • Eskaera bat baino gehiago badago, egun berean erreserbartzeko txokoa, zozketa bat egingo da eguerdiko 13:45etan. Udalak jakinaraziko du emaitza eta gero web gunean eguneratuko da.
  • Ordainketa Udaletxean egin nahi izanez gero, komeniagarria da kreditu-txartelaren bidez egitea.
  • Txokoaren erabilera arauak: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx
  • Argibide gehiago nahi izanez gero: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx