7.05. Kirol- eta Kultura-ikastaroetan izena emateko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalak antolatutako kirol- eta kultura-ikastaroetan izena emateko eskaera.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek, edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

Ikastaroan izena emateko zerrendan izena ematea.

Non tramitazen da?

Udal Pilotalekuan (Kirol-Ikastaroak):
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 22:00etara. Astelehen, astearte eta ostegunetan: 13:00etatik 15:00etara.

      Larunbatak: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

    • Udan (uztaila): astelehenetik larunbatera 11:00etatik 13:00ertara eta 16:00etatik 20:00etara.

      *Zemendian, abenduan, urtarrilean eta zezeilean, pilotalekua domeketan be zabalduko da, 16:00etatik 20:00etara.

  • b) Telefonoz: 944 558 276
Angulerin (Kultura-Ikastaroak):
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 22:00etara. Astelehen, astearte eta ostegunetan: 13:00etatik 15:00etara.

      Astearte eta ostegunetan: 10:00etatik 13:00etara.

  • b) Telefonoz: 944 558 271

Prezioa

Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasen ordenantza arautzailearen H) Epigrafean ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da ordaindu beharrekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete bat.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez da behar.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea.
  2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea.
  3. Kirol- edo Kultura zerbitzuetara bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Kirol- edo Kultura-zerbitzuak:
  1. Eskabideak aztertzea.
  2. Behin-behineko onartuen zerrenda osatu.
  3. Plaza kopurua gainditzen bada: Izena eman dutenen arteko zozketa.
  4. Argitaratu behin-betiko onartuen zerrenda.
  5. Ordainketa egiaztatzea.
  6. Osatu itxarote zerrenda.

Oharrak

  • Ikastaroetan izen emateko orduan, lehentasuna izango dute pasaden urteetan egindakoek eta erroldatuek.
  • Ikastaroetan eskainitako plaza kopurua gainditzen denean, zozketaren arabera aitortuko dira plazak.