Galdutako Objektuak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Prozedura honen bidez herritarrak berea den gauza bat galdu duela jakinaraz diezaioke galdutako gauzak gordetzen dituen udaleko sailari.

Formulario baten bitartez interesdunak ondasun baten galera jakinarazten du eta udaleko bulegoetan aurkitzen den jakiteko informazioa eskatzen du. Informazioa jaso ondoren, eta beharrezkoa bada zuzendu ondoren, udaleko zerbitzuak interesatuari erantzungo dio ahalik eta lasterren.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza egiaztatzen duen dokumentua

Legezko informazioa

>
  • Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa, Euskadiko Autonomi Estatutua.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua.
  • Kode Zibila (615. art. eta hurrengoak).
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.