Udal garaje emakida eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Irizpide honen bidez interesdunak Udalari Udal aparkaleku-plaza emakida eskatuko dio, Probintziaren Buletin Ofizialean dagokion deialdian argitaratu eta gero.

Horrela, eskaeraren inskripzioa deialdian zehaztutako epean egin denean, tokiko korporazioko langileek eskaera zein erantsitako dokumentuak aztertuko dituzte. Gabeziak ohartuko balira 10 eguneko zuzenketa epea zabalduko litzateke. Epean ez zuzentzakotan edo modu zuzenean egiten ez bada, prozeduraren gaitzespena jakinaraziko zaio interesatuari.

Probintziako buletin ofizialean argitaratuko da plazen zozketan parte hartuko duten behin betiko eskatzaileen zerrenda.

Tokiko korporazioak honako baldintzak exijitu ahalko ditu:

  • Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 20 artikuluan deskribatutako egoeratan ez erortzea.
  • 18 urtetik gorako pertsona fisikoa izatea.
  • Pertsona juridiko izatea eta EIZn alta izatea.
  • Udalean “X” urtez gutxienez erroldatua egotea.
  • Gida baimena indarrean edukitzea.
  • Ibilgailu baten titularra izatea TMIZren arabera.
  • Ibilgailu bat altan edukitzea garaje plazak kokatuta dauden udalean.
  • Udal eskaintzailean zerga betebeharren ordainketetan eguneratuta egon.

Prozeduraren ebazpen epea argitaratzen den deialdi ofizialak zehazten duena izango da.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ordainagiria
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Minusbaliotasun ziurtagiria
  • Ibilgailuaren zirkulazio baimena

Legezko informazioa

  • Euskadiko Autonomi Estatutuaren, abenduaren 18ko, 3/1979 lege organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen Garapen Araudia onartzen duen Errege Dekretuak.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Euskal Herriko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretua.
  • Tokiko Entitateen Ondasun Araudia.
  • Udal Ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.