1.03. Izapidetzen ari diren administrazioko prozedurei buruzko informazioa. Kopiak lortzea. Izapideak betetzeko laguntza ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Hiru eduki desberdin ditu:
  • a) Prozedura zehatz bateko izapideen egoerari buruzko informazioa ematea.
  • b) Espediente horretan jasota dauden agirien kopiak lortzea.
  • c) Entzunaldiko izapideak, alegazioak eta errekurtsoak eta betetzeko laguntza ematea.

Nork eskatu ahal du?

Dagokion prozedura zehatzean “pertsona interesdunaren” legezko izaera dutenek eta haien legezko ordezkariek. Entzunaldiko izapideak eta alegazioak egiteko ordezkaritza eduki beharko da ( ez, ordea, errekurtsoak jartzeko). Hirigintza- eta ingurumen-arloko edozein pertsonak.

Eskaera eredua

Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00
  • Legezko interesdunaren legezko izaera egiaztatzen duten agiriak.
  • Bere eskubideak oinarritzeko erabiltzen dituen agiriak.
  • Errekurtsoak jartzeko ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak (hirigintza-eta ingurumen-arloak izan ezik).
Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Telefonoz.
  • c) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • d) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx 

Prezioa

Izapideen egoerari buruzko informazioa doan emango da. Kopiak emateko, tasak ordaindu beharko dira.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Hala dagokion unean, arlo horrek dituen aukeren arabera.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdun Mota

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

Kasu bakoitzean eskatzen denaren arabera:
  1. Izapideen egoerari buruzko informazioa emango da, datu hori informatikako programan egiaztatuz.
  2. Eskatzen diren agirien kopiak egingo dira ( informatikako programan egongo dira eskaneatuta). Eskatzaileak agiri bat sinatuko du, agiriak eman dizkiotela egiaztatzeko.
  3. Jakinarazitako izapidearen (entzunaldiko izapidearen, alegazioaren edo administrazioko errekurtsoaren) zentzuari buruzko informazio orokorra emango da eta, hala behar denean, izapidearen idazkia betetzeko laguntza emango da.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Ez da horrelakorik behar.