3.10. Herri Jabari publikoa erabiltzeko lizentzia edo emakida

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia egiteko ematen den lizentzia, eta jabari horren erabilera pribatiborako ematen den administrazioko emakida da.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Eskabide-orria HB-004-01, alderdi hauek zehaztuta:
  • a) erabili nahi den jabari publikoko zati edo gune zehatza;
  • b) jarri nahi den edo nahi diren instalazioen mota, ezaugarriak, materialak eta unitateen kopurura;
  • c) egin nahi den aprobetxamenduaren ordu- eta denbora-geldialdiak.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia edo erabilera pribatiboa udal-tasen mende egongo da, udalak zehaztutako kanonen arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Txostena
  • Lagina lortzeko bidea okupatzeko abala

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen 84- artikulua eta horrekin bat datozenak.
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea txosten teknikoa egitea.
  2. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dagokion txosten teknikoa egitea.
  2. Lizentzia edo, hala behar denean, emakida emateko egintza, eta interesdunei jakinarazpen bidaltzea.
  3. Gero, Ogasun Sailak tasa likidatuko du eta jakinarazpena bidaliko du.

Oharrak

Emakida denbora zehatz baterako emango da, eta aurretiazko erreskatea egin ahal izango da, kalte-ordaina emanda. Lizentzia ezeztatu ahal izango da, interes publikoko arrazoiak emanda.