Mendi-mozketa lizentzia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak Udalari mendi-mozketa lizentziaren emakida eskatuko dio.

Mozketaren zailtasun mailaren arabera, instrukzio-fasean, udal txosten tekniko bat eska liteke.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Ordainagiria
  • Obretako materialak erabiltzearen aurrekontua
  • Mozteko zuhaitz eremuaren krokisa
  • Trafiko eta / edo oinezkoen babes neurriak
  • Egoitza eta Lan baimena

Legezko informazioa

  • Euskadiko Autonomi Estatutuaren, abenduaren 18ko, 3/1979 lege organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen Garapen Araudia onartzen duen Errege Dekretuak.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Hiria Antolatzeko Plan Orokorrak.
  • Tokiko Ogasunenei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Norma.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarena, Bizkaiko Lurralde His¬torikoko zergen kudeaketako Araudia onetsi duen uztailaren 21eko, 112/2009 Foru Dekretua.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoaren Zerga-bilketa Erreglamendua onetsi duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.
  • Tokiko Erakundeen Ondasunen Araudia onartzen duen, ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua.
  • Toki Kor¬porazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Indarrean dauden ordenantza fiskalak eta hirigintzakoak.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.