7.06. Udalekuetan izena ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udaleku irekia: herriko haur eta gazteei udako oporretako aisialdian sortzen zaizkien beharrak asetzeko helburuarekin burutzen den jarduera hezitzailea:
  • Gaztelu taldea: 4-6 urte. 
  • Gaztelumendi taldea: 7-10 urte. 
  • Abentura udalekua: 10-15 urte.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek, edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

Udalekuetako zerrendetan izena ematea
Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Angulerin:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara Astearte eta ostegunetan: 10:00etatik 13:00etara.
  • b) Telefonoz: 944 558 271 

Prezioa

Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasen ordenantza arautzailearen I) Epigrafean ezarritako irizpideen arabera zehaztuko da ordaindu beharrekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete bat. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez da behar.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. 
  2. Eskabideak aztertzea. 
  3. Pertsona onartuen zerrenda argitaratzea. 
  4. Tasaren ordainketa.

Oharrak

    - Ikastaroetan izen emateko orduan, lehentasuna izango dute erroldatuek.
    - Eskainitako plaza kopurua gainditzen denean, zozketaren arabera aitortuko dira plazak.
    - Izen ematea maiatzean egingo da.