3.11. Pasabide eta aparkatzeko erreserba eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lur publikotik eraikin partikularretara ibilgailuak sartzeko eta irtetzeko bide publikoaren aprobetxamendurako baimen eskaera da, jabari publikoaren guztion erabilera berezia suposatzen duelarik.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00
  • Eskabide Orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: Ibilgailuak Eraikinetan eta Orubeen Barruko Aldera Sartzeko eta Pabideen Lizentzien Gaineko Ordenantza Arauemailearen 10 artikuluan adierazten den dokumentazioa.
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Jabari publikoaren aprobetxamendu berezia denez, tasaren mende egongo da, indarrean dagoen udal ordenantzak finkatzen dituen zenbateko desberdinen arabera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Ordainagiria
  • Obra Lizentzia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko 33/2003 Legearen 84- artikulua eta horrekin bat datozenak.
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75. eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/1986 Errege Dekretua)
  • Eraikinetan eta Orubeen Barruko Aldera Sartzeko eta Pabideen Lizentzien Gaineko Ordenantza Arauemailea.
  • Udal Herri Jabariaren Bakarreko Erabileraren edo Erabilera Bereziaren Tasa Araupetzen duen Zerga Ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta aurkezpen-agiria ematea.
  2. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dagokion txosten teknikoa egitea.
  2. Eskaera ebatzi, kitapena egin.
  3. Behin zerga ordainduta, Ibi plaka kokatuko da

Oharrak

  • Espaloia beheratu behar bada, dagokion obra txikien baimena eskatu behar da.
  • Pasabidearen baimena ezeztatu ahal izango da, interes publikoko arrazoiak emanda.