3.07. Jarduerako Lizentziaren pean dauden Sailkatutako Jarduera eta Instalazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal-lizentzia honek ahalmena ematen du eragozpenak sorrarazi ahal dituen edo pertsonei edota haien ondasunei arriskuak eragin ahal dizkien, eta, era berean, ingurumenari kalte egin ahal dion jarduera bat ezartzeko, zabaltzeko edo eraberritzeko, Euskal Herriko Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorrak II. A eranskinean jasotako zerrendari jarraiki.

Nork eskatu ahal du?

3/1998 Ingurumenari buruzko legearen II. ERANSKINA A atalean jasotako jarduera eta instalazioa gauzatzeko Interesa duen pertsona fisiko edo juridiko orok (baita horien legezko ordezkariek).

Eskaera eredua

  • Eskaera orria, behar bezala beteta. HB-003-00
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00
  • Proiektu teknikoa eta deskribapen-txostena (memoria), eskumena duten langile tekniko eskudunak sinatuta, eta neurri zuzentzaileak jasotzen dituena.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Lizentzia izapidetzeko udal-tasa, Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritako zenbatekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: bost hilabete.
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa, betiere, ingurumen-saileko organoak aurkako txostenik egiten ez badu.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak
  • Txostena
  • Oinarrizko eta exekuzio proiektua
  • JEZ-en alta ematea frogatzen duen dokumentua
  • Ingurumen inpaktuaren azterketa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 3/1998 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesten duena, 55tik 66ra bitarteko artikuluetan ezarritakoa.
  • 7/2012 legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz 2016/123/EE direktibara egokitze aldera.
  • Larrabetzu Antolatzeko Plangintza Orokorreko 156. eta 168. artikuluak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea hartzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
  3. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta jendaurrean ikusgai jartzea, eta auzokoei banakako jakinarazpena bidaltzea (Jendaurrean egongo den Epea: 15 egun). 
  2. Jendaurrean jartzeko denboraldia amaitu ondoren, Osasun-arloko Administraziora bidali behar da, derrigorrezkoa eta loteslea izango den osasun-txostena egin dezan.
  3. Aipatutako tramiteak egin ondoren, udalak arrazoiak emanez txostena egingo du aipatutako jarduera ezartzeari buruz.
  4. Aipatutako udal-ekintzak ikusita eta alkateak jarduera lizentzia eman baino lehen, espedientea Ingurumen-arloko organo egokira bidaliko da, eskatutako jardueraren instalazio- edo hedapen-proiektuari neurri zuzentzaileak ezar diezazkion (Txosten hau loteslea izango da bai udal-agintaritzarentzat, txostena jarduera lizentzia ematearen kontrakoa denean eta bai neurri zuzentzaileak ezartzeko premia dagoela erabakitzen duenean).
  5. Horri buruzko ebazpena emateko administrazio-egintza, eta jakinarazpena bidaltzea.
  6. Ingurugiro Organoak igorritako txostenaren irizpidea aldekoa izanez gero, Alkatetza Dekretu bidez lizentzia emango da.
  7. Tasaren Ordainketa.
  8. Ordainketa egin ondoren, ordainketaren egiaztagiria jasotzea eta espediente osoa Hirigintza Sailera bidaltzea.

Oharrak

Ezin izango da obra-lizentziarik eman, aurrez jarduera-lizentzia eman ez bada. Beharrezko Obra amaitu ondoren, jarduerarekin hasteko, udalean jarduera hasieraren aurretiazko komunikazioa aurkeztu beharko da.