8.02. Animalia Arriskutsuak. Erregistroan izena-emateko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsua izan daitekeen animaliak Udal Erregistroan izena emateko eskaeran datza.

Nork eskatu ahal du?

Animalia horien titularrek, legezko ordezkariek edota erakundeek.

Eskaera eredua

Eskabide-orria, eredu ofizialari jarraiki egina: TX-001-00. Alderdi hauek jasota:
  • Eskatzen duen pertsonaren NANa.
  • Animaliaren osasun-kartilla. (Kartillak mikrotxipik ez badauka, 15 eguneko epean aurkeztu beharko da).
  • Animaliaren erantzukizun zibileko aseguru-ziurtagiria, gutxienez 120.000 euroko estaldura duena, animaliak eragindako kalteen ondoriozko erantzukizunagatik, nahiz eta hirugarren pertsona bati laga zainketa lanetarako (101/2004 Dekretuaren III. Eranskinaren arabera).
  • Aipatutako polizaren ordainagiria.
Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Administrazioaren isiltasuna: Ez da behar.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erantzukizun Zibileko Asegurua.
  • Animaliaren nortasun dokumentu ofiziala
  • Potentzialki arriskutsuak izan liteken animalien edukitze lizentzia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen Udal Ordenantza.
  • Arriskutsuak izan daitezken animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea.
  • Abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua.
  • 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Agiriak jasotzea eta egiaztatzea, eskabidea erregistratzea, eta dagokion hartu agiria ematea.
  2. Espedientea Bulego Teknikoari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskatzailearen errolda agiria egiaztatzea.
  2. Datuak Animalien Erregistroan sartzea.
  3. Eusko Jaurlaritzara igortzea.
  4. Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena ematea.