8.04. Ezkontza zibilak egitea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ezkontza zibilaren zeremonia burutzeko eskaera da. Alkateak edo berak eskuordetzen duen zinegotziak ezkontza zibila egitea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duen edonork edo bere legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00. (Aurrez, eta behar den aurrerapenez –gutxi gorabehera, 3 hilabete lehenago-, ezkontideek dagokion espedientea izapidetu beharko dute Larrabetzuko Bake Epaitegian-Askatasuna Plaza, 1-).- Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskabide-orria, datu pertsonalak eta zeremonia egingo den eguna eta ordua jasota.
  • Hala behar denean, zeremonia zein zinegotzik egitea nahi den zehaztu beharko da.
  • Zeremonia izan baino gutxienez bost egun lehenago, lekuko gisa jardungo duten bi pertsona adin nagusikoen NANaren jatorrizko agiria edo kopia aurkeztu beharko dute.
Horrez gain, ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:
  • Ezkontideen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopiak edo, horrelakorik egon ezik, pasaportearen edo bizileku-txartelaren kopiak.
  • Hitzez hitzeko jaiotze-agiri eguneratua, jaioterriko Erregistro Zibilean egina.
  • Azken bi urteetan bizi izan den udalerriko udalak emandako bizileku-ziurtagiria.
  • Nazionalitatearen ziurtagiria.
  • Ezkongabetasunaren ziurtagiria, auzitegiak ematen duen egoera zibilaren zinpeko aitorpena.
  • Lekuko gisa aritzen diren eta Udaleko zeremonian egongo diren pertsonen nortasun-agirien fotokopia.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Zenbatetsitako epea: hamabost egun.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Erregistro Zibilaren autoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 35/1994 Legea, abenduaren 23koa, alkateek ezkontza zibila baimentzearen arloan Kode Zibila aldatzeko dena.
  • Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren instrukzioa, 1995eko urtarrilaren 26koa dena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

Espedientea alkateari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Zeremonia egin ondoren, espedientea Bake Epaitegira bidaliko da.

Oharrak

Ezkontzen izapideak Bake Epaitegian egiten dira. Bertan ematen dira argibideak, eta behar den ziurtagiria izapidetzen da, gero Udalean aurkezteko. Ezkontza Udaletxean egingo dela jakinarazi behar da.