4.04. Abalak eta bermeak itzultzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Kontratazio prozeduretan, hirigintza prozeduretan, bide publikoen erabileragatik prozeduretan eta abarretan jarritako berme eta abalak bueltatzea.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak. Interesdunak helbideratzea eskatzen duen kontuan titularra edo baimendua izan behar da.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) e-maila: udala@larrabetzu.eus
  • c) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete bat. 
  • Legezko gehieneko epea: sektorekako arau bakoitzak jartzen duena.

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Kasu ezberdinetarako lege ezberdinak zehazten dira: Kontratazio legeria, hirigintza legeria, udal ordenantzak, etab.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
  2. Zigilatutako kopia ematea, agiri modura.
  3. Ogasun Arlora bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Agiriak aztertzea eta, hala behar denean dagozkion txostenak egitea. 
  2. Behar izanez gero, bulego teknikoaren txostena.