3.08. Aldez Aurreko Jakinarazpenaren pean dauden Sailkatutako Jarduera eta Instalazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Jarduera-mota batzuetan (3/1998 Ingurumenari buruzko legearen II. ERANSKINA B atalean jasotako jarduera eta instalazioek) ez da beharrezkoa izaten udalak jarduera-lizentzia eman arte itxoitea jarduerari ekiteko. Horrelako kasuetan, aurretiazko komunikazioa aurkeztuz gero horrek gaitu edo habilitatu egiten zaitu ezarri beharreko jarduerari ekiteko edo lanean hasteko, erantzule bakarrak jardueraren titularrak eta ziurtagiria eman duten teknikariak izanik. Dena dela, horrek ez du salbuesten jardueran hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio tituluak eduki beharretik edo sektorean aplikatzekoak diren araudiek xedatzen dituzten aurretiko kontroletatik.

Nork eskatu ahal du?

3/1998 Ingurumenari buruzko legearen II. ERANSKINA B atalean jasotako jarduera eta instalazioa gauzatzeko Interesa duen pertsona fisiko edo juridiko orok eta horien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Aurretiazko Komunikazioa, eredu normalizatuari jarraiki egina: HB-004-00
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Lizentzia izapidetzeko udal-tasa, Zerbitzu Publikoak eskaini eta jarduerak burutzeagatiko tasa arautzen duen ordenantzan ezarritako zenbatekoa.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Behin Jakinarazpena eginda, interesdunak jarduerari hasiera eman ahalko dio, 39/2015 legearen 69. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak
  • Obra Lizentzia

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 3/1998 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesten duen Lege Orokorra denak, 55.2 artikuluan ezarritakoa. 
  • 7/2012 legea, apirilaren 23koa, barne-merkatuko zerbitzuei buruz 2016/123/EE direktibara egokitze aldera. 
  • Larrabetzu Antolatzeko Plangintza Orokorreko 156. eta 168. artikuluak.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Aurkezpen-agiria ematea, erregistratzeko izaten den ohiko eran.
  3. Tasaren autolikidazioa egitea, programa informatikoa erabiliz; ordainketa-gutuna jaulkitzea, eta eskatzaileari ematea, sarrera egin dezan.
  4. Ordainketa egin ondoren, ordainketaren egiaztagiria jasotzea eta espediente osoa Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Udal-zerbitzuek agiri teknikoak egiaztatuko dituzte, eta, hala behar denean, neurri zuzentzaileak ezarriko dituzte; bestalde, ebazpenaren jakinarazpena bidaliko dute. 
  2. Neurri zuzentzaileak betetzen direla jakinarazi ondoren, ikuskapena egiteko bisita egingo da.

Oharrak

Lokalean obrak burutu behar badira, sailkatutako jardueraren komunikazioa baino lehenago, ezinbestekoa da dagokion lizentzia aldez aurretik eskatzea.