3.14. Garraiolari eta Kontratistek bide publikoak erabiltzeko lizentziaren eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Lizentzia hau ematen da ibilgailu astunek Udalaren titulartasuneko bideen erabilera arrunta, berezia edo ohikoa izan dezaten, batez ere, baso-ustiategien ondoriozko garraioan jarduteko.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, alderdi hauek zehaztuta: HB-005-01 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

  • Udal-titulartasuneko edo administrazioko bideen aprobetxamendu bereziari buruzko Tasa ordaindu beharko da.  
  • Bestetik, Udal Ordenantzak ezarritakoari jarraiki, fidantza utzi beharko da, tartean izan litezkeen kalteak ordaintze aldera.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hamabost egun. 
  • Legezko gehieneko epea: hamabost egun. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aldekoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazio Publikoen Ondareari buruzko azaroaren 3ko 33/2003 Legearen 84. artikulua eta horrekin bat datozenak 
  • Tokiko Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 75.eta 77. artikuluak eta horiekin bat datozenak (1372/1986 Errege Dekretua). 
  • Udalaren titulartasuneko edo administrazioko bideen aprobetxamendu berezia arautzen duen Udal Ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta aurkezpen-agiria ematea. 
  2. Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Agiriak eta txosten teknikoak aztertzea. 
  2. Argazki Erreportaia. 
  3. Lizentzia emateko ebazpena ematea eta jakinaraztea (fidantza jarri arte, ez du eraginik izango).