8.01. Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren erantzukizunekotzat jotzen diren kalteengatik ordaina eskatzea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek, edo haien legezko ordezkariek.

¿Noiz eskatu daiteke?

Erreklamazioa egiteko eskubidea urtebeteren buruan preskribatuko da, kalte-ordaina ekarri duen egitate edo egintza izan zenetik edo kaltearen ondorioak agertu zirenetik aurrera. Pertsonei kalte fisiko edo psikikoak eginez gero, sendatzen direnetik edo kalte horien ondorioak zehazten diren egunetik hasiko da zenbatzen epea.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00. Alderdi hauek jasota:
    • a) Izandako kalteen azalpena.
    • b) Kalteen eta zerbitzu publikoaren artean dagoen kausazko harremana.
    • c) Ebaluazio ekonomikoa.
    • d) Egokitzat jotzen diren alegazioak, agiriak eta informazioak.
    • e) Hala behar denean, froga-eskaera, frogatzeko proposatzen diren bideak zehaztuta.
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: lau hilabete.
  • Ebazteko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa (ezestea).

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legea.
  • Toki araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Aurkezten diren agiriak jasotzea, egiaztatzea eta eskabidea erregistratzea.
  2. Agiri moduan, kopia zigilatua ematea, agiriak erregistratzeko normalean izaten den prozedurari jarraiki.
  3. Eskabidea dagokion arloari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Espedientea irekitzeko ebazpena.
  2. Eskatzaileari ebazpenaren berri ematea.
  3. Hala behar denean, frogak aurkeztea (lekukoak edo bestelakoak)
  4. Dagokion udal-arloak txostena egitea.
  5. Entzunaldiaren izapidea betetzea.
  6. Ebazteko proposamena egitea.
  7. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, 18.000 eurotik gorako erreklamazioetan.
  8. Ebazpena ematea.