Eragozpen, zarata eta auzotarren arteko arazoen salaketak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez interesdunak salatu eta Barne-Araudira eta Hiritarren Segurtasunera dedikatzen diren administrazio sailak, eragozpen, zarata edo hiritarren segurtasun eta osasungarritasun eta auzotasun oneko kontrako izaerako arazo desberdinen ezagueran jartzen du.

Administrazioak gertatutakoren informazioa jasotzean, honen izaeraren arabera, dagokion neurriak hartuko ditu salaketaren interesatuaren inguruan eragozpenak gelditu edo ondorio negatiboak arindu dezaten.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren Garapen Araudia onesten duen Errege Dekretua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/98 Legea.
  • Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Araudia onesten duen 1955eko ekainaren 17ko Dekretua.
  • Aplikatzeko udal ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.