4.13. TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAn dirua bueltatzea ibilgailua behin-betiko bajan emateagatik

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Ibilgailuaren behin-betiko baja eman edota ibilgailua deuseztatzen denean dagokion Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren zatia bueltatuko da. Gauza berdina gertatuko da kotxea bajan ematen denean Trafiko Zuzendaritzan ibilgailua osten dutenean.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
Udalak ofizioz jardungo du Trafikoko zuzendaritzak emandako datuekin.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00
  • Eskatzaileak beren gaia justifikatzeko beharrezkoak jotzen dituen bestelako dokumentuak.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • c) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete batean.
  • Ebazteko lege-epea: sei hilabetekoa.

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • IAT txartela
  • Ibilgailuaren baja ziurtagiria

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Tributuei buruzko 2/2005 Foru Araua
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen 7/1989 Foru Araua.
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen udal Ordenantza Fiskala.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
  2. Dokumentazioa ogasunari eman.
  3. Udal zergetan eguneraturik dagoenaren konprobazioa egingo da.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Alkatetza ebazpena.
  2. Interesdunari jakinarazpena.

Oharrak

Hileka prorratea egingo da zerga.