4.03. Bidegabeko sarrerak itzultzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Legezkoak diren kasuetan (besteak beste, ordainketa bikoiztea, zenbateko handiagoa sartzea, eta preskribatuta dauden zorrak) bidegabeko sarrerak itzultzeko eskaera egitea.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak. Interesdunak helbideratzea eskatzen duen kontuan titularra edo baimendua izan behar da.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00
  • Itzulketa egitea frogatzen duten bestelako dokumentuak.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • c) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete bat.
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: negatiboa.

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Kredituaren dokumenta

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Zergak eta Zuzenbide Publikoko Sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Udal Ordenantza.
  • 2/2005 Foru Araua, Zergei buruzko Arau Orokorra dena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
  2. Zigilatutako kopia ematea, agiri modura.
  3. Ogasun Arlora bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Agiriak aztertzea eta, hala behar denean dagozkion txostenak egitea.
  2. Ebazpenaren egintza ematea eta interesdunari jakinarazpena bidaltzea.