4.02. Zerga-betebeharrak zatikatzeko edo geroratzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera egitea, ekonomia- eta finantza-egoerak aldi batez ordainketa egitea eragozten duenean.
Geroratzea: tributu zorra ordaintzea epemugarako dagoen epea eta gero baina aldi batean.
Zatitzea: Tributu zorraren ordainketa kuota ezberdinetan zatika egitea.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak. Interesdunak helbideratzea eskatzen duen kontuan titularra edo baimendua izan behar da.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00
  • Egoera egiaztatzen duten bestelako dokumentu akreditatzaileak.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) e-maila: udala@larrabetzu.eus
  • c) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Zatitutako edo geroratutako zenbatekoek berandutza interesak ordaindu beharko ditu.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: 15 egunean.
  • Legezko gehieneko epea: sei hilabete.
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: balioestea (Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 102. Artikulua).

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Abalaren dokumentua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Zergak eta Zuzenbide Publikoko Sarrerak kudeatzeko, biltzeko eta ikuskatzeko Udal Ordenantza.
  • 2/2005 Foru Araua, Zergei buruzko Arau Orokorra dena.
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Errekaudazio araudidea onartu zuen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea.
  2. Zigilatutako kopia ematea, ordainagiri modura.
  3. Ogasun Arloari dena bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Eskabidearen balorazioa eta Diruzaintzaren txostena egitea.
  2. Alkatearen ebazpena ematea, eta interesdunari jakinarazpena bidaltzea.

Oharrak

Ez dira geroratuko 150,00 euro baino gutxiagoko zorrak.
Ez dira zatituko 800,00 euro baino gutxiagoko zorrak.
Geroratzearen edo zatitzearen epea ez da izango urtebete baino handiagokoa Zuzenbide publikoko diru-sarrera guztietan, legeak salbuespena ez badu ezartzen.