Zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera egin ahal izango da zerga bi aldiz ez ordainarazteko.

Interesdunak zerga-egitate baten bidez zergak ordaindu dituela jakinaraziko dio zerga-administrazioari eta ondorioz eskatzen zaion ordainketa eteteko eskatuko dio.

Zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera, borondatezko ordainketaren epean zein betearaztekoan eskatu daiteke.

Eskatutako etenaldia, zerga-egitate berberagatik lehenago ordaindutakoaren edo atxikitutakoaren arabera, osorik edo honen zati bat izan daiteke.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Zerga ordainagiriaren fotokopia
  • Egindako ordainketaren fotokopia

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Espedientean aplika daitekeen araudia, Euskal Autonomia Erkidegoko araudia eta lege-esparrua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Aplika daitezkeen udal ordenantzak

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.