4.10. TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAn Elbarritasunagatik salbuespena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergan salbuetsita egongo dira elbarrien erabilera esklusiborako matrikulaturik dauden ibilgailuak. Salbuetsitako pertsonek ibilgailu bakar batean aplikatu ahal izango dute salbuespena.

Nork eskatu ahal du?

  • Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.
  • 14 Zerga zalditik beherako ibilgailuak:
    • Mugikortasun Baremoan A, B eta C letretan dauden edota D, E, F, G eta H letretan 7 puntu baino gehiago duten elbarrien artean, %33 eta %65 bitarteako elbarritasun gradua dutelarik.
    • %65eko elbarritasun gradua baino gehiago duten pertsonak.
  • 14 Zerga zalditik gorako ibilgailuak:
    • Mugikortasun baremoko A atalean dauden %33 baino gehiagoko elbarritasun gradua duten pertsonak, beti ere kotxearen erabilera gurpil-aulkira egokituta badago.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00
  • Zirkulazio baimenaren kopia eta ibilgailuaren txartel teknikoa.
  • BFAak elbarritasunaren inguruan luzatutako ziurtagiriaren kopia eta originala (konprobatu ostean originala bueltatu egingo da).
  • Ibilgailua elbarriaren erabilera esklusiborako erabiliko denaren erantzukizunpeko adierazpena OG-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) E-mail bidez: udala@larrabetzu.eus
  • c) webgunearen bidez:  http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete batean.
  • Ebazteko lege-epea: sei hilabetekoa.

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Minusbalia ziurtagiria
  • Sinatutako deklarazioa
  • Fitxa teknikoa
  • Matrikulatze zerga
  • Zirkulazio baimena

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Tributuei buruzko 2/2005 Foru Araua
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen 7/1989 Foru Araua.
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen udal Ordenantza Fiskala.
  • Elbarritasun gradua aitortzeko, adierazteko eta kalifikatzeko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.
  2. Dokumentazioa ogasunari eman.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Alkatetza ebazpena.
  2. Interesdunari jakinarazpena.

Oharrak

Printzipioz salbuespena eskari data eta hurrengo ekitaldi ekonomikoan gauzatuko da edo prorrateatuko da hiruhileka.