Ur-horniketa, estolderia eta zabor bilketan baja eskaera

Informazioa

Izapide hau informazio emateko besterik ez da. Mota honetako eskariak Barakaldoko (Florida,12), Getxoko (Luis López Osés, 20 ) edo Bilboko (Albia I Eraikina, behera) ur Partzuergoaren bulegoetan egin daitezke; edo bezeroentzako arreta telefonoaren bidez: 94 4873187, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 18:00etara. Horretaz gain, Ur Partzuergoak honako bulego birtuala du interneten: https://oficinavirtual.consorciodeaguas.com/FacturaElectronica/Index.aspx.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Alokairu kontratua

Legezko informazioa

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko ekainaren 30eko 5/89 Foru Araua
  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuegoaren eremuan erabiltzaileei hornikuntza eta saneamendu zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala (2010)
  • Ur-honikuntza zerbitzua arautzen duten udal ordenantza fiskalak

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.