4.09. TRAKZIO MEKANIKODUN IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAn alta ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Kotxe bat eskuratzean edo epe baterako bajan egon denean zergan alta eman behar da.

Nork eskatu ahal du?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Eskabide orria, behar bezala beteta. ESK-001-00
  • NAN edo IFZren kopia.
  • Beste baten ordezkaritzan jardunez gero, kudeaketak gauzatzeko ahalordea: BAI-001-00
  • Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen fitxa.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Telefonoz.
  • c) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • d) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Ekitaldi ekonomiko bakoitzean indarrean dagoen zergaren Ordenantza Fiskala.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Zenbatetsitako epea: egun batean.

Ardura daukan unitatea

Ogasun

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Ziurtagiri bereziak
  • IAT txartela
  • Fitxa teknikoa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Tributuei buruzko 2/2005 Foru Araua
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen 7/1989 Foru Araua.
  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen udal Ordenantza Fiskala.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, eta aurkeztutako agiriak egiaztatzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Datuak jasota daudelarik, zorra likidatu egingo da, dagokion erreziboa prestatu egingo da eta diruzaintzaren menpe utziko da.
  2. Interesdunaren ordainketa jaso eta behar izanez gero horren ziurtagiria jasoko da, trafikora eramateko.
  3. Azkenean ibilgailua udal Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen erroldan sartuko da.

Oharrak

Borondatezko diru-bilketarako epea hilabetekoa izango da.