Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga Salbuespenak eta Hobariak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez Lurren Balio-Gehikuntzaren gaineko Zergari dagozkion salbuespen eta hobariak eskatu ahal izango dira. Prozedura hasteko interesdunak eskaera egin beharko du eta eskabidearekin batera salbuespena eskatzeko arrazoia azaltzen duten agiriak aurkeztuko ditu.

Zerga arautzen duen foru arauak bi salbuespen mota zehazten ditu:

  1. Ondasunaren transmisioa eragiten duten ekintzen izaera kontuan hartzen duena.
  2. Zerga ordaintzeko obligazioa duen pertsonaren zerga-ezaugarriak kontuan hartzen dituena.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Jabetza eskritura
  • Zerga betebeharren ziurtagiria
  • Interes kulturaleko ondasunaren deklarazioa
  • Interes kulturaleko taldearen eremu dokumentua
  • Mirabetza publikoko dokumentua

Legezko informazioa

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa
  • Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen araudia onartzen duen Errege Dekretua
  • Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Araua
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren 112/2009 Foru Dekretua, uztailaren 21ekoa, Bizkaiko Lurralde Historikoko zergen kudeaketari buruzko Araudia onesten duena
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-bilketari buruzko Araudia onesten duen abenduaren 27ko 215/2005 Foru Dekretua
  • Toki Ogasunei buruzko abenduaren 16ko 9/2005 Foru Araua
  • Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zergari buruzko ekainaren 30eko 8/1989 Foru Araua
  • Indarrean dauden udal ordenantzak

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.