1.01. Herritarrei informazioa eta orientabidea ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalerriarekin zerikusia duen edozein gairi buruzko informazioa eta orientabidea herritarrei ematea. Herritarrei, udaletik kanpoko izapideak egiteko informazio eta orientabidea ematea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Informazioa Idatziz Aurkeztuz gero: ESK-001-00 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Telefonoz.
  • c) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • d) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx 

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Eskaera egiten den unean.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Informazioa Idatziz Aurkeztuz gero: ESK-001-00 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Ardura daukan unitatea

Secretaría

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 13 art. eta hurrengoak. 
  • Toki araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 69 artikulua. 
  • Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 43 art.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  • Informazioa ematea eskura dauden tresnak baliatuz (izapideak egiteko gidaliburua, liburutegia, ereduak, eskabide-orriak ea.)  
  • Informazio zehatza behar izanez gero, dagokion arloko langile teknikoarekin harremanetan jartzeko modua adieraziko da.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Kasu bakoitzean egokia dena.

Oharrak

Hala behar denean, funtzionarioak laguntza emango dio interesdunari Udaleko inprimakiak edo eskabide-orriak bete ditzan.