5.06. Solicitud de ayudas para personas con necesidades económicas y justificación de las mismas

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Egoera ekonomiko estuan dauden Larrabetzuko zenbait familiaren egoera ekonomikoak arintzeko laguntza ekonomikoak jasotzean datza.

Nork eskatu ahal du?

Bizikidetza unitatearen derrigorrezko ordainketei eta lehen mailakoei aurre egiteko nahikoak ez diren baliabide ekonomikoak dituzten Larrabetzuko auzokoak, estutasun ekonomikoko egoera hori larriagotzea eragotzita.

¿Noiz eskatu daiteke?

Diru-laguntza hau hilabeteko epean eskatu beharko da diru-laguntza honen deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskaera eredua

- Ordezkari modura esku hartu ezkero: BAI-001-00
- Eskabide-orria DL-003-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hiru hilabete. 
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Gizarte Ekintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 38/2003 Legea, azaroaren 17koa, Diru-laguntzen Lege Orokorra dena. 
  • 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Diru-laguntzen Erregelamendu Orokorra onetsi duena. 
  • Gaitasun Ekonomiko Urria duten pertsonentzako laguntza ekonomikoen programa arautzen duen ordenantza.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. 
  2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea. 
  3. Eskabidea Ongizate Teknikariari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Dagokion txostena egitea. 
  2. Interesdunari ebazpenaren berri ematea. 
  3. Dagokion zenbatekoa ordaintzea.

Oharrak

Izapide hori betetzeko Udalak berak egiten dituen ziurtagiriak ez ditu eskatzaileak aurkeztuko, Arloak berak izapidetuko baititu barne-prozedurei jarraiki.