1.02. Sarrera-erregistroa

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udalaren eskumenekoak diren agiriak eta eskabideak jasotzea, herritarrek bidaltzen dituztenak barne.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00.                                                                                                            Egintza edo eskabide honen oinarrizko orria. Egintza edo eskabide bakoitzean oinarrizko orri bat edo beste eskatuko dira. 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00.                                                                                                                            Herritarraren ordezkaritza erabiltzen denean, ordezkaritza egiaztatu beharko da. 

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Telefonoz.
  • c) e-mail: udala@larrabetzu.eus
  • d) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik jasoko da erregistroan. Dena dela, zergarik edo tasarik ordaindu behar bada, unean bertan adieraziko da. 

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Erregistroa berehala egingo da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Administrazioen Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16 art.
  • Toki araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • 2568/1986 Errege Dekretua; horren bidez, Tokiko Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Araudia onartu zen (151-162 artikuluak).

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

    1. Eskabide-orria jaso eta egiaztatuko da. Eskabide-orri horrek prozedura mota bat sortuko du eta prozedura mota hori sortzeko agiriak dauden     ikusiko da eta, hala behar denean, tasarik ordaindu behar den. Aurkeztutako agirien kopiak egin eta jatorrizkoekin elkartu.                
    2. Aurkezten den agiriaren kopia zigilatua emango zaio herritarrari, egiaztagiri gisa, aurkezpen-data jasota. Aurkeztu beharrezko guztia     aurkezten ez bada,  10 egun balioduneko epea dago dena aurkezteko. Epea igarota ez bada aurkezten, interesatuak uko egin duela ulertuko du     Udalak.
    3. Erregistroan utzitako agiria edo eskabidea dagokion arloari bidaliko zaio.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Ez da behar.

Oharrak

Aurkezten diren agirien sarrera datak kontuan hartzen dira, epeak noiz hasi eta noiz bukatzen diren herritarrek jakin dezaten. 
Ebazteko epea desberdina da eskabide-orriaren eta honek sortzen duen prozedura-motaren arabera. Orokorrean, interesatuak erantzunaren berri izango du, erregistratzen denetik gehienez 3 hilabetera.