Oinplano berriko eraikuntza bat lehenengo aldiz erabiltzeko baimena

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez lehen erabilerako lizentzia eska daiteke.

Lehen erabilerako lizentzia hirigintzako lizentzia mota bat da. Eraikuntza berriko eraikinak edo aldaketa garrantzitsuak nahiz zabalkuntzak izan dituzten eraikinak lehenengo aldiz erabiltzeko eskatzen da, eta erabilera aldatu zaien eraikinei ere eskatzen zaie, baldin eta sailkatutako jarduerarako lizentzia edo irekitzeko lizentzia behar ez baditu. Erabilpenerako lizentziak obrak onartutako proiektuaren arabera eta lizentzian ezarritako baldintzak kontuan hartuz egin direla ziurtatzen du, eta eraikina erabiltzeko moduan dagoela egiaztatzen du.

Lizentzia honen eskaintzak dagoeneko tasaren ordainketa suposatuko du.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Obra amaierako ziurtagiria
  • Obra amaierako planoak
  • Instalazio elektrikorako buletina
  • Ura instalatzeko buletina
  • Instalazio termikoetarako buletina
  • Gasa instalatzeko buletina
  • Besteak

Legezko informazioa

  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.
  • Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/99 Legea.
  • Indarrean dagoen Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko Hirigintza-Arauak.
  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea.
  • Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua.

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.