2.03. Biztanleen udal erroldan izaera pertsonaleko datuak aldatzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal Biztanle Erroldan agertzen diren izaera pertsonaleko datuak aldatzea, bai akatsa dutelako bai horiek aldatu direlako.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek. Ordezkarien bitartez jarduten dutenak ERR-005-00 inprimakia aurkeztu beharko dute.

Eskaera eredua

  • Eskari orria ERR-006-00
  • NANari, pasaporteari edo bizitzeko baimenari buruzkoa bada hori aurkeztu beharko da.
  • Titulazio akademikoaren ingurukoa bada, titulua aurkeztu beharko du.

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Izena eman eta hurrengo egunean gauzatuko da aldaketa.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Aldaketa-eskaera
  • Interesdurnaren eskaera berresten duen dokumentua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia.
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jasotzea eta egiaztatzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
  2. Datuak erroldaren aplikazioaren bidez egiaztatzea.
  3. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea.
  4. Aurkeztutako agirien fotokopia egitea.
  5. Agiriak banatzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatzea.