Atzerritarren errolda berritzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Errolda administratrizoaren aurrean biztanleen bizilekua eta helbidea egiaztatzen duen erregistro da.

Españan bizi den biztanle oro (nahiz Bertako edo Atzerritar izanik) ohizko bizilekua duen udalerriko Erroldan izena ematera behartuta dago.

Europako Erkidegokoak ez diren eta egoitza-baimena ez duten atzerritarren Errolda inskripzioa 2 urtero berritu behar da. Horrela egin ezean, Udalak inskripzioa iraungitzat jo dezake, aldez aurreko entzunaldirik gabe, eta erroldan baja emanez.

Biztanleak berari buruzko jasotako datuak ezagutzeko eta informazioa zuzena ez denean zuzentzea eskatzeko eskubida dauka.

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Errolda-eskaera
  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak

Legezko informazioa

  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua).

Oharrak

Izapide hau www.larrabetzuko-udala.com webgunean telematikoki egin daiteke.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Larrabetzuko Udaleko telefono honetara: 94 455 70 09/ 27.

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.