2.02. Biztanleen Udal Erroldan helbidearen aldaketa jasotzea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Biztanleen udal- erroldako inskripzioan, pertsona baten helbideari buruzko datuak aldatzea.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Helbidea aldatzeko eskabide-orria.
  • Aldaketa eskatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa, pasaportea edo bizileku-baimena. Aldaketa eskatzen duena interesduna bera ez bada, horri agiri huts bat emango zaio interesdunaren sinadura jaso dezan. ERR-003-00
  • Etxebizitzaren okupazioa egiaztatzea: salerosketaren eskritura, alokairuaren kontratua, kontribuzioaren ordainagiria, bizigarritasun-zedula eta, horiek eduki ezik, uraren eta argiaren ordainagiriak. Etxebizitzaren jabea izan ezik, jabea edo errentamenduko kontratuaren titularra den pertsonaren baimena eduki beharko da. ERR-002-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Izena eman eta hurrengo egunean gauzatuko da aldaketa.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Aldaketa-eskaera

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabide-orria jasotzea eta egiaztatzea, bai eta aipatutako agiriak ere.
  2. Datuak erroldaren aplikazioaren bidez egiaztatzea.
  3. Datuak biztanle-erroldaren aplikazioan sartzea.
  4. Aurkeztutako agirien fotokopia egitea.
  5. Agiriak banatzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Artxibatzea.