2.01. Biztanleen Udal Erroldan alta ematea

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Pertsonak batek Udaleko biztanleen erroldan izena ematea. Horrela, auzoko gisa jardungo du, indarrrean dagoen legeriak emandako eskubide eta betebeharrekin.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

A) Bizileku aldaketa dela-eta alta eskatzeko:
  • - Larrabetzuko udal erroldan izena emateko orria. ERR-001-00
  • - Agiri pertsonalak:
  • - Alta eskatzen duenaren NANa, pasaportea edo bizileku baimena (Europar Batasunetik kanpokoak badira, pasaporteak edo bizileku agiriak indarrean egon beharko dute)
  • - Adingabekoak badira, jatorrizko familia-liburua; eta, banaketa izanez gero, epaia eta/edo hitzarmen arautzailea.
  • - Etxebizitzaren okupazioari buruzko agiriak (nolanahi ere):
  • - Etxebizitzaren salerosketako eskritura, alokairuaren kontratua, kontribuzioaren agiria, edo, aurrekoak eduki ezik, uraren edo argiaren ordainagiriak.
  • - Etxebizitzaren eskritura edo alokairuaren kontratua eduki ezik, etxebizitzako jabearen edo alokairuko titularraren baimena edo antzeko agiriak aurkeztu beharko dira. ERR-002-00
  • - Lehenetsitako alten kasurako, beste udalerri bateko erroldan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen duen zinpeko aitorpena.
  • - Jaioberrien erroldatzerako, Familia Liburua eta gurasoak etxebizitzan bizi direla agertzen ez bada, horretan erroldatuta dagoen pertsonaren baimena. Kasu honetarako ez da bestelako agiririk beharko. ERR-007-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: kasu arruntetan, hurrengo egunean; egiaztapenak egin behar badira ( poliziaren txostenak, eta abar.) 5 eguneko epean.
  • Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.
  • Isiltasunaren esanahia: baiezkoa da.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Familia-liburua
  • Nortasun-agiria
  • Etxebizitzaren dokumentuak
  • Besteak
  • Errolda-eskaera
  • Jabetza eskritura
  • Alokairu kontratua

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia.
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Alta-eskaera eta izena emateko jasotzea, aipatutako gainerako agiriekin batera.
  2. Agiriak egiaztatzea, eta bi inprimakiek eskatzaileetako baten sinadura dutela ziurtatzea.
  3. Datu-basean etxebizitzaren egoera egiaztatzea (hutsik dagoen edo ez…)
  4. Eskabide-orria erregistroan jasotzea eta datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoa sartzea.
  5. Aurkeztutako agirien kopia egitea (hau garrantzitsua da Estatistikako Institutu Nazionalarekin zerikusia duten zereginak eta izapideak betetzeari begira)

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Hala behar denean, udal funtzionarioaren txostena eta egiaztatzeko bestelako egintzak beteko dira.
  2. Altaren ukoa eginez gero, eskatzaileari ebazpen arrazoitua emango eta jakinaraziko zaio.
  3. Alta eginez gero, aurreko altari dagokion udalari horren berri jakinaraziko zaio.

Oharrak

Etxebizitzaren egoera arauz kontrakoa dela ziurtatzeko datu nabariak eta eskuragarriak badaude (hondamen-egoeraren adierazpen formala, eta abar), une hori baliatuko da alta eskatzen duen pertsonari era formal eta sinesgarrian egoera horren berri emateko.