2.06. Banakako eta Elkarbizitzarako Unitateko errolda-txartela

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Tramitearen sinadura
  4. 4. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat edo elkarbizitzarako unitate bat helbide batean erroldatuta dagoela, une horretan biztanleen udal-erroldan jasota dauden datuekin.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Interesduna azalduz gero, bere NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztu beharko du, dagokion moduan.
  • Baimendutako pertsona bat azalduz gero, honakoa aurkeztu beharko du:
    • a) Bere NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
    • b) Bere ordezkaritza egiaztatzen duen jatorrizko agiria.
    • c) NANaren, pasaportearen, gidatzeko baimenaren edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
  • Eskaera telefonoz eginez gero, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira: NANa, helbidea, izena eta bi abizenak ( eta erroldan jasota dagoen helbidera baizik ez da txartela bidaliko)

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik.

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

Berehala, aurrez aurreko laguntza ematean. Eskaera posta bidez eginez gero, 24 ordutan.

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Agiriaren igorpenerako ez da dokumentaziorik eman behar.

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Interesdunak eskuratutako ahalordeen frogatze dokumentuak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia.
  • 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Interesdunaren edo eskatzen den txartelean jaso beharreko pertsonaren nortasuna egiaztatzea.
  2. Txartela eskatzeko izapidea sistema informatikoaren bidez egitea.
  3. Banakako errolda-txartela zigilatzea eta sinatzea.
  4. Banakako errolda-txartela interesdunari ematea. Telefonoz eskatuz gero, postaz bidaltzea. Udalak ezarritako prozedurari jarraiki.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

Ez da behar.

Oharrak

Agiriak informazioa emateko baizik ez du balio.