8.03.Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak izateko lizentziaren eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien sailkapenean agertzen diren animaliak edukitzeko baimena ematen duen udal-lizentzia eskatzea.

Nork eskatu ahal du?

Adin nagusikoa den eta Larrabetzun erroldatuta dagoen edozein pertsonak, edo haren legezko ordezkariak.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu ofizialari jarraiki egina: TX-001-00. Alderdi hauek jasota:
    • NANaren fotokopia. 
    • NANeko argazkiaren neurriko argazki bat. 
    • Gaitasun fisikoaren eta psikologikoaren ziurtagiria, baimendutako zentro batek egina. 
    • Animaliaren agiriak ( osasun-txartela eta mikrotxip bidezko identifikazioa; identifikaziorik azaldu ezik, hamabost eguneko epean aurkeztu beharko da). 
    • Erantzukizun zibileko asegurua gauzatu duela egiaztatzen duen agiria; aseguruaren estaldura ez da 120.000 eurotik beherakoa izango 
    • Zinpeko aitorpena, arau-hauste larria edo oso larria dela-eta isunik jarri ez diotela adierazten duena, 50/1999Legeak 13-3 artikuluan ezarri dituen gehigarriak aintzat hartuta (eredu ofizialaren arabera). 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hilabete. 
  • Ebazteko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasuna: aurkakoa.(ezestea)

Ardura daukan unitatea

Idazkaritza

Dokumentazioa

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen Udal Ordenantza. 
  • Arriskutsuak izan daitezken animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea. 
  • Abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duen martxoaren 22ko 287/2002 Errege Dekretua. 
  • 101/2004 Dekretua, ekainaren 1ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan txakurrak edukitzeari buruzkoa.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Agiriak jasotzea eta egiaztatzea, eskabidea erregistratzea, eta dagokion hartu agiria ematea. 
  2. Espedientea Bulego Teknikoari bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Aurkeztutako agiri guztien eta indarraldia egiaztatzea. 
  2. Justizia Ministerioari zigor-aurrekarien nahitaezko ziurtagiria eskatzea. 
  3. Ebazpena ematea. 
  4. Arriskutsuak izan daitezkeen Animalien Udal Erregistroan izena ematea.

Oharrak

Lizentziak 5 urteko iraupena du, eta epe hori igarota berriztatu behar da.