7.02. Udal Lokalen eta Kirol Guneen Erabilera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Udal Lokalak (Anguleri eta Errebale Jauregia) eta Kirol Guneak (Udal Pilotalekua) erabiltzeko eskaera egitean datza. Interes publiko edo sozialengatik egindako Ekitaldiak (Ad.:Gure Esku Dago, Pirritx eta Porrotx), hitzaldiak e.a egiteko.

Nork eskatu ahal du?

Interesa duten guztiek, edo haien legezko ordezkariek.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) Webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx
Angulerin:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Astearte eta ostegunetan: 10:00etatik 13:00etara.
  • b) Telefonoz: 944 558 271

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: hamabost egun. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Zerbitzu Publikoak

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

Ez da behar.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea, egiaztatzea eta erregistratzea. 
  2. Interesdunari eskabidearen kopia edo hartu-agiria eta dagokion erregistro-zenbakia ematea. 
  3. Eskabidea Kultura Arlora bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  • Kultura Arloan, aurkeztutako agiriak berrikusiko dituzte. 
  • Eskatutako lokal edo gunea eskatutako datan libre dagoen egiaztatzea. 
  • Libre egonez gero, pertsona/erakunde interesdunari JAKINARAZTEA.

Oharrak

Interes publiko edo sozialengatik egindako ekitaldiak (Gure Esku Dago, Pirritx eta Porrotx), ekintzak, hitzaldiak e.a egiteko eskatzen denean Udal lokalen eta Kirol Guneen erabilera, erabilera hori doakoa izango da.