8.07. Udal-hilerrian gorpua hobitik ateratzeko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Zer da, zertan datza?

Gorpua hobitik ateratzeko eskaera:
  • Gorpua hobitik ateratzea garraiatu gabe. 
  • Gorpua hobitik ateratzea, udal-hilerri barruko beste toki batera garraiatzea, eta beraz, berriz lur ematea. 
  • Gorpua hobitik ateratzea, eta udal-hilerritik kanpora garraiatzea.

Nork eskatu ahal du?

Hildako pertsonaren zuzeneko edozein senitartekok edo haren legezko ordezkariak. Ezinbestekoa da titularraren baimena izatea, baldin eta eskatzailea titularra ez bada. Horma hobirik eduki gabe berriz lur emateko eskaera eginez gero, hildakoak Larrabetzun erroldatuta egon beharko du.

Eskaera eredua

  • Eskabide-orria, eredu normalizatuari jarraiki egina: ESK-001-00 hurrengoak jasota:
    • Gorpua horma-hilobitik ateratzeko idazkia. 
    • Horma-hobia edukita berriz ehortzi behar izanez gero, hobiari dagokion titulua edo haren kopia aurkeztu beharko da. 
    • Hilerritik kanpora eramateko hilobitik atera behar bada, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren baimena eduki beharko da. 
  • Ordezkaritza bitartez aurkezten denean: BAI-001-00

Non tramitazen da?

Udalean:
  • a) Aurrez aurre:
    • Neguan: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:30etara. Asteartean 8:00etik arratsaldeko 18:00etara.
    • Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.
  • b) webgunearen bidez: http://www.larrabetzu.eus/eu-ES/Izapideak/Orrialdeak/default.aspx

Prezioa

Dohainik

Prozesuaren edo ebazpenaren epea

  • Zenbatetsitako epea: Gorpua hilobitik ateratzeko baimena eta, hala behar denean, berriz ehortzeko baimena hilabeteko epean jakinaraziko dira. 
  • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete. 
  • Administrazioaren isiltasunaren ondorioa: aurkakoa.

Ardura daukan unitatea

Hirigintza

Dokumentazioa

  • Besteak

Legezko informazioa

Lege-esparrua

  • 2263/1974 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Hiletarako Osasun Poliziaren Erregelamendua onetsi duena. 
  • Eusko Jaurlaritzaren 202/2004 Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duena. 
  • Udal Hilerriaren Barne Araubidearen Erregelamendua.

Oharrak

HAZean bete beharreko prozedura

  1. Eskabidea jasotzea eta agiriak egiaztatzea. 
  2. “Lur emateko txartela” unean bertan ematea. Agiri hori aurkeztea aski izango da beti gorpua hobitik ateratzeko. 
  3. Agiri guztiak Hirigintza Sailera bidaltzea.

Dagokion udal atalean egin beharreko prozedura

  1. Gorpua hobitik ateratzeko baimenari buruzko ebazpena ematea, eta, hala dagokionean ehorzketa eta horma-hilobiaren emakida barne hartzea. 
  2. Ogasun Arlora bidaltzea, likidazioa egin dezan. 
  3. Tasaren likidazioa eta baimenari edo baimenei buruzko ebazpena batera jakinaraziko dira.